miércoles, 3 de febrero de 2010

Koreografia prestatzeko Abestia.

Koreografia nahiko aurreratua daukazuela ikusi dudanez, hau borobiltzeko behar dituzuen argibideak emango dizkizuet orain.
Lehendabizi, abesti guztia erabili behar ez dela jakin behar duzue. Lehenengo estribilloa bukatu arte (Behan agertzen zaizuen bideoan, 1:50 minuturaino gutxi gora behera).
prestatu behar duzue koreografia, derrigorrez. Hortik aurrera prestatu nahi duzuena zuen esku geratzen da.

- Gogoratu koreografia honetan hasiera eta amaiera ondo prestatzea, beste guztia bezain garrantzitsua dela.
- Klasean esan dizuedan bezala, hasierako segundoak (Organo bat entzuten da), mugimendu lasaiak egiteko egokia dira. Gero musikaren erritmora egokituz, beste dantza-pauso batzuk sartzen joan behar duzue.
- Abesten hasten denean, aldaketa somatzen da abestian. Beraz, zuen dantzan ere aldaketa nabarmena egon beharko du.
- Abesti guztien zatirik garrantzitsuenak estribilloak izaten dira. Horregatik zuen koreografiaren zatirik esanguratsuena eta garrantzitsuena zati honetan prestatu behar duzue.
Kontuan behar izaneko beste hainbat gauza:
- Taldekide guztiak parte hartzea eta koreografia ondo ezagutzea.
- Buruz jakin behar dituzue mugimendu guztiak, ezin zarete besteek zer egiten duten ikusten ibili.
- Simetria bilatu behar duzue: Bakoitza non kokatzen den eta zer egiten duen garrantzi handia dauka dantza egiterakoan (Ulertzen ez bada klasean galdetu iezadazue).
- Asmatzen dituzuen pausu guztiak ikusgarriak izateko, ahalik eta mugimendu zabalenak egiten saiatu (Eskua mugitu barik, beso guztia mugitu, adibidez).

Beste barik, sorte on!