miércoles, 3 de febrero de 2010

Koreografia prestatzeko Abestia.

Koreografia nahiko aurreratua daukazuela ikusi dudanez, hau borobiltzeko behar dituzuen argibideak emango dizkizuet orain.
Lehendabizi, abesti guztia erabili behar ez dela jakin behar duzue. Lehenengo estribilloa bukatu arte (Behan agertzen zaizuen bideoan, 1:50 minuturaino gutxi gora behera).
prestatu behar duzue koreografia, derrigorrez. Hortik aurrera prestatu nahi duzuena zuen esku geratzen da.

- Gogoratu koreografia honetan hasiera eta amaiera ondo prestatzea, beste guztia bezain garrantzitsua dela.
- Klasean esan dizuedan bezala, hasierako segundoak (Organo bat entzuten da), mugimendu lasaiak egiteko egokia dira. Gero musikaren erritmora egokituz, beste dantza-pauso batzuk sartzen joan behar duzue.
- Abesten hasten denean, aldaketa somatzen da abestian. Beraz, zuen dantzan ere aldaketa nabarmena egon beharko du.
- Abesti guztien zatirik garrantzitsuenak estribilloak izaten dira. Horregatik zuen koreografiaren zatirik esanguratsuena eta garrantzitsuena zati honetan prestatu behar duzue.
Kontuan behar izaneko beste hainbat gauza:
- Taldekide guztiak parte hartzea eta koreografia ondo ezagutzea.
- Buruz jakin behar dituzue mugimendu guztiak, ezin zarete besteek zer egiten duten ikusten ibili.
- Simetria bilatu behar duzue: Bakoitza non kokatzen den eta zer egiten duen garrantzi handia dauka dantza egiterakoan (Ulertzen ez bada klasean galdetu iezadazue).
- Asmatzen dituzuen pausu guztiak ikusgarriak izateko, ahalik eta mugimendu zabalenak egiten saiatu (Eskua mugitu barik, beso guztia mugitu, adibidez).

Beste barik, sorte on!

lunes, 14 de diciembre de 2009

Punteria frogatzeko tresnak: zerbatana eta tiragoma

Ez dakigu zuei gertazen zaizuen, baina guri, garai hartan punteriarekin zerikusia zuen guztia txoratzen gintuen. Harriak jaurtitzeko hainbat eta hainbat tramankulu asmatzen genituen material desberdinak erabiliz:
- Puxikak eta plastikozko botilak
- Egurrezko oholak, gomak eta arropak eskegitzeko kakoak...

Baina guztietatik, arrakasta gehien zutenak Zerbatana eta tiragoma ziren. Birpasa dezagun horiek egiteko zein material behar ditugun.

TIRAGOMA
url
- "Y" itxurako zuhaitz-adarra. Hurritzen adarrak onenak dira, iraunkorrak eta flexibilitate justua dutenak. Mendian edo baratzetan aurki ditzakezue.
- Odola ateratzerakoan erabiltzen dituzten gomak. Medikuarengana zoaztenean eskatzen badiozue emango dizkizue, bestela farmazietan salgai ere badaude.
- Larru zatitxo bat. Zapata zaharrei zati bat ebaki eta listo.
- Dena lotzeko hari sendoa.
- Jaurtigai bezala harriak edo borragomak erabili daitezke.

Argazkian agertzen diren bezala lotu eta zuen tiragoma prest izango duzue. Eraikitzerakoan laguntza behar baduzue, gurasoei edo aiton-amonei eskaiezue, ondo gogoratuko dituzte txikitan egindakoak eta.

ZERBATANA
cervatana

-"Bic" boligrafo baten tutua baino ez dugu behar. Hori bai, aurreko muturra ebaki egin behar diogu, meheegia delako.
- Jaurtigai moduan, eskola inguratzen duten zuhaitzen fruituak erabiltzen genituen (Argazkietan agertzen dira).
IMG_0103


Horretaz gain, Maiatza eta Ekainean, egurialdi ona egiten zuenean, puxikak urez betetzen genituen, ur-borrokak egiteko; blai-eginda bukatzen genuen....
41251191_04619027aa_o

Oharra: Hauekin jolasterakoan kontu handiz ibili behar da; begietan emanez gero zauri larriak eragin ahal ditugulako. Horregatik, gomendagarriena pote hutsei apuntazea da.

Eskailera erraldoietako harrapaketa jolasa.

larrea harrapaketa

Irudian agertzen diren gradak ezagunak egingo zaizkizue. Baina marraztu ditugun gaziak zer diren ez duzue jakingo...

Grada hauetan, harrapekatara jolasten genuen. Oso jolas dibertigarria eta erraza da. Grada bakoitza maila bat dela pentsatu behar da. Harrapatzailea mailetatik mailara segituko zaituzte. Mailatik ihes egiteko alboetako eskilaretara heldu behar zarete, hortik beste maila batera heldu ahal izateko. Dena den, bazegoen harrapatzaileak egin ezin zuen maniobra bat; gezi berdeak adierazten duten moduan, bazegoen harrapatzailetik azken momentuan ihes egiteko aukera "arriskutsu" bat, adoretsuenak bakarrik ausartzen ziren hori egiten: maila baten gainetik salto egin, salto bakar batez bi maila jeitsiz. Kontu handiz egin beharrekoa jausia da hori, ia 2 metro bait dauka.

Froga ezazue eta kontatuko diguzue.

domingo, 13 de diciembre de 2009

Arrantza

garaitondo

Ezagutuko duzue argazkian agertzen den ibai hori. Eskolatik gertuen daukagun errakatxoa da. Hainbat eta hainbat ordu igaro ditugu ibai horretan. Beti noski, eskolatik irtetzerakoan. Jolastorduetan futbol zelaiaren hezitik egoten ginen errekako arrainei begira, eskola bukatzerakoan hara jaisten baitginen arrantza egitera. Ez genuen arrantza egiteko tresna berezirik behar: amua, arrantza-hari zatitxo bat eta bertako zuhaizketatik hartzen genuen makila. Haria makilan lotu, zizare bat bilatu, eta kaskaiuak arrantzatzen genituen (Euskal herriko erreketan oso ugariak diren arrain txikiak)
url
Guretzat denbora-pasa baino ez zen, arrainak beti askatzen bait genituen. Dena den, oso noizbeinka amuarrainen bat arrapatzen genuen, eta horiek bai, horiek etxera eramaten genituen afaritzat hartzeko. Urdailazpikoarekin zoragarri daude!

Kanikak

IMG_0087

Kanikak, puxtarri izena ere dutenak, klasikoen artean klasikoenetarikoak dira. Kolore, disdira eta tamaina ugaritakoak izan daitezke. Normalean kristalezkoak dira. Guk nahiko diru gutxiren truke erosten genituen eta oraindik ere etxean gordeta ditugu. Gure artean elkartrukatzen genituen kromoekin egiten genuen bezalaxe; puxtarri politenak eta bitxienak beste batzuen truke alda zitezkeen. Badaude batzuk, belaunaldiz belaunaldi pasatu direnak gurasoetatik seme-alabengana. Imaginatu kanikak noiztik datozen...

IMG_0091

Puxtarriekin hainbat gauza egin daitezke. Batzuk, politak direlako besterik ez zeuzkaten, beste batzuk lagunekin jolasteko, etxean bakarrik jolasteko...

Jolasen artean, famatuena "Guas" izenekoa zen. Futbol zelai handian jolasten genuen, garai horretan areazkoa baitzen (Belar artifiziala orain dela 8 urte jarri zuten). Jolasaren helburua besteen kanikak bereganatzea zen. Jolasteko zulo bat egiten genuen hondarrean (Guas izenekoa) eta zulotik metro batera marratxo bat marrazten genuen (Irteera). Txandak banatzeko, kanika zuloan sartzen saiatzen ginen, marratik jaurtirik. Zuloan sartzen lortzen zuena hasten zen jolasean, azkenengoa zulotik urrunen geratu zena zela. Besteen kanikak bereganatzeko, gurea zuloan sartu behar genuen lehendabizi; lortzen genuenean besteen kanikak joz, irteerako marrara eraman behar genuen. Jaurtitzerakoan beste kanikarik ikutzen ez bagenuen berriro sartu behar genuen zuloan, jolasten jarraitu ahal izateko.

Beste jolas bat aurrekoaren antzekoa zen, baina zure txanda zenean besteen kanikak zurearekin ikutuz gero, eliminatu egiten zenituen.

Beste bat, mugatutako borobil baten bakoitzaren kanikak sartzea zen eta aurrekoan bezala, besteak erre behar ziren.

Baina zuen irudimenarekin jolas pilo bat asma ditzakezuenaz ziur gaude. Anima zaitezte eta froga ezazue!!

Udarako trineoak!

Zelako oroitzapenak lerro hauek idaztean... Ez ginen bat ere geldirik egoten, batez ere eguraldi ona zegoenean. Hori pentsatzerakoan, trineoekin jolastera gindoazela etorri zait burura. Bai, bai, ondo irakurri duzue. Eguraldi onarekin trineoekin jolastera joaten ginen mendira.

Trineoa "lera" edo "narra" bezala izendatu daiteke euskaraz baita ere. Baina guk erabiltzen genituenak kartoizko kutxak ziren. Noski, ez ginen elurrean jolastera joaten, baizik eta etxetik gertu dagoen landa belartsu batera. Benetako trineo batekin elurretik ziztu bizian landa jaistea oso dibertigarria da, baina hemen, tamalez, urtean gehienez jota behin dugunez elurra, asmakizun hori bururatu zitzaigun, kartoiekin malda belartsuak jaistea, alegia.












Noiz edo noiz, benetako trineo batekin ere jaitsi dugu elurrik gabe, baina arriskutsuagoa da. Gehienetan, kartoiekin egiten genuen eta oso gustukoa genuen gainera! Zelako kolpeak hartzen genituen... Batzuetan banakako edo taldekako lasterketak egiten genituen, denak kartoi berean sartzen saiatzen ginen, beherago nor helduko zen apustu egiten genuen ata abar.













Hori bai, ideia hau hartzen baduzue, segurtatu malda segurua denaz, harririk ezta sasirik ez dagoela eta malda egokia dela.

viernes, 11 de diciembre de 2009

Tabak

Tabak izatez, ardi, bildots edo ahari baten astragaloak dira, zangoetako hezur bat. Baina garai hauetan plastikozkoak erabiltzen dira jolasteko. Lau alde dituzte: aurpegia, ipurdia, leuna eta kurbatua izenekoak.

Tabetara lurrean jesarrita jolasten da, partaideen artean borobil bat eginez. Plastiko edo kristalezko kanika/bolatxo bat behar da baita ere. Jolasteko era desberdinak daude, baina ohikoena hauexek dira:

1-. Tabak eskuekin edo potetxo baten nahasten dira eta zoru laura botatzen dira dadoak bailira. Ondoren, lehenengo jokalariak bolatxoa gora jaurti behar du esku batekin, bestearekin aurretik esandako aldea erakusten duten tabak hartzeko asmoz, adibidez, aurpegia gora dutenak. Arin egin behar da! Azkenean, tabak esku baten geratu beharko dira eta bolatxoa bestean, baina lurra ikutu gabe. Bolatxoak lurra ikutzen badu edo taba guztiak ez baditu hartzen, txanda galduko du, beraz, hurrengo jokalariaren txanda izango da.

2-. Bigarren forma hau antzekoa da. Tabak bota behar dira eta bolatxoarekin bote bat eman eta berehala, taba guztiak alde batera begira ipini behar dira. Bote bakarra eman dezake bolatxoak, beraz, argi ibili behar da! Taba guztiak alde berberera begira daudenean, beste alde batekin egin behar da berdina. Horrela lau aldeak egin arte. Bolatxoa lurrera erortzen bada, txanda galduko da, bestean bezala.

Erreza ezta? Orain zuen txanda da!!!