domingo, 13 de diciembre de 2009

Kanikak

IMG_0087

Kanikak, puxtarri izena ere dutenak, klasikoen artean klasikoenetarikoak dira. Kolore, disdira eta tamaina ugaritakoak izan daitezke. Normalean kristalezkoak dira. Guk nahiko diru gutxiren truke erosten genituen eta oraindik ere etxean gordeta ditugu. Gure artean elkartrukatzen genituen kromoekin egiten genuen bezalaxe; puxtarri politenak eta bitxienak beste batzuen truke alda zitezkeen. Badaude batzuk, belaunaldiz belaunaldi pasatu direnak gurasoetatik seme-alabengana. Imaginatu kanikak noiztik datozen...

IMG_0091

Puxtarriekin hainbat gauza egin daitezke. Batzuk, politak direlako besterik ez zeuzkaten, beste batzuk lagunekin jolasteko, etxean bakarrik jolasteko...

Jolasen artean, famatuena "Guas" izenekoa zen. Futbol zelai handian jolasten genuen, garai horretan areazkoa baitzen (Belar artifiziala orain dela 8 urte jarri zuten). Jolasaren helburua besteen kanikak bereganatzea zen. Jolasteko zulo bat egiten genuen hondarrean (Guas izenekoa) eta zulotik metro batera marratxo bat marrazten genuen (Irteera). Txandak banatzeko, kanika zuloan sartzen saiatzen ginen, marratik jaurtirik. Zuloan sartzen lortzen zuena hasten zen jolasean, azkenengoa zulotik urrunen geratu zena zela. Besteen kanikak bereganatzeko, gurea zuloan sartu behar genuen lehendabizi; lortzen genuenean besteen kanikak joz, irteerako marrara eraman behar genuen. Jaurtitzerakoan beste kanikarik ikutzen ez bagenuen berriro sartu behar genuen zuloan, jolasten jarraitu ahal izateko.

Beste jolas bat aurrekoaren antzekoa zen, baina zure txanda zenean besteen kanikak zurearekin ikutuz gero, eliminatu egiten zenituen.

Beste bat, mugatutako borobil baten bakoitzaren kanikak sartzea zen eta aurrekoan bezala, besteak erre behar ziren.

Baina zuen irudimenarekin jolas pilo bat asma ditzakezuenaz ziur gaude. Anima zaitezte eta froga ezazue!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario