viernes, 11 de diciembre de 2009

Tabak

Tabak izatez, ardi, bildots edo ahari baten astragaloak dira, zangoetako hezur bat. Baina garai hauetan plastikozkoak erabiltzen dira jolasteko. Lau alde dituzte: aurpegia, ipurdia, leuna eta kurbatua izenekoak.

Tabetara lurrean jesarrita jolasten da, partaideen artean borobil bat eginez. Plastiko edo kristalezko kanika/bolatxo bat behar da baita ere. Jolasteko era desberdinak daude, baina ohikoena hauexek dira:

1-. Tabak eskuekin edo potetxo baten nahasten dira eta zoru laura botatzen dira dadoak bailira. Ondoren, lehenengo jokalariak bolatxoa gora jaurti behar du esku batekin, bestearekin aurretik esandako aldea erakusten duten tabak hartzeko asmoz, adibidez, aurpegia gora dutenak. Arin egin behar da! Azkenean, tabak esku baten geratu beharko dira eta bolatxoa bestean, baina lurra ikutu gabe. Bolatxoak lurra ikutzen badu edo taba guztiak ez baditu hartzen, txanda galduko du, beraz, hurrengo jokalariaren txanda izango da.

2-. Bigarren forma hau antzekoa da. Tabak bota behar dira eta bolatxoarekin bote bat eman eta berehala, taba guztiak alde batera begira ipini behar dira. Bote bakarra eman dezake bolatxoak, beraz, argi ibili behar da! Taba guztiak alde berberera begira daudenean, beste alde batekin egin behar da berdina. Horrela lau aldeak egin arte. Bolatxoa lurrera erortzen bada, txanda galduko da, bestean bezala.

Erreza ezta? Orain zuen txanda da!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario