domingo, 13 de diciembre de 2009

Udarako trineoak!

Zelako oroitzapenak lerro hauek idaztean... Ez ginen bat ere geldirik egoten, batez ere eguraldi ona zegoenean. Hori pentsatzerakoan, trineoekin jolastera gindoazela etorri zait burura. Bai, bai, ondo irakurri duzue. Eguraldi onarekin trineoekin jolastera joaten ginen mendira.

Trineoa "lera" edo "narra" bezala izendatu daiteke euskaraz baita ere. Baina guk erabiltzen genituenak kartoizko kutxak ziren. Noski, ez ginen elurrean jolastera joaten, baizik eta etxetik gertu dagoen landa belartsu batera. Benetako trineo batekin elurretik ziztu bizian landa jaistea oso dibertigarria da, baina hemen, tamalez, urtean gehienez jota behin dugunez elurra, asmakizun hori bururatu zitzaigun, kartoiekin malda belartsuak jaistea, alegia.












Noiz edo noiz, benetako trineo batekin ere jaitsi dugu elurrik gabe, baina arriskutsuagoa da. Gehienetan, kartoiekin egiten genuen eta oso gustukoa genuen gainera! Zelako kolpeak hartzen genituen... Batzuetan banakako edo taldekako lasterketak egiten genituen, denak kartoi berean sartzen saiatzen ginen, beherago nor helduko zen apustu egiten genuen ata abar.













Hori bai, ideia hau hartzen baduzue, segurtatu malda segurua denaz, harririk ezta sasirik ez dagoela eta malda egokia dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario