lunes, 14 de diciembre de 2009

Punteria frogatzeko tresnak: zerbatana eta tiragoma

Ez dakigu zuei gertazen zaizuen, baina guri, garai hartan punteriarekin zerikusia zuen guztia txoratzen gintuen. Harriak jaurtitzeko hainbat eta hainbat tramankulu asmatzen genituen material desberdinak erabiliz:
- Puxikak eta plastikozko botilak
- Egurrezko oholak, gomak eta arropak eskegitzeko kakoak...

Baina guztietatik, arrakasta gehien zutenak Zerbatana eta tiragoma ziren. Birpasa dezagun horiek egiteko zein material behar ditugun.

TIRAGOMA
url
- "Y" itxurako zuhaitz-adarra. Hurritzen adarrak onenak dira, iraunkorrak eta flexibilitate justua dutenak. Mendian edo baratzetan aurki ditzakezue.
- Odola ateratzerakoan erabiltzen dituzten gomak. Medikuarengana zoaztenean eskatzen badiozue emango dizkizue, bestela farmazietan salgai ere badaude.
- Larru zatitxo bat. Zapata zaharrei zati bat ebaki eta listo.
- Dena lotzeko hari sendoa.
- Jaurtigai bezala harriak edo borragomak erabili daitezke.

Argazkian agertzen diren bezala lotu eta zuen tiragoma prest izango duzue. Eraikitzerakoan laguntza behar baduzue, gurasoei edo aiton-amonei eskaiezue, ondo gogoratuko dituzte txikitan egindakoak eta.

ZERBATANA
cervatana

-"Bic" boligrafo baten tutua baino ez dugu behar. Hori bai, aurreko muturra ebaki egin behar diogu, meheegia delako.
- Jaurtigai moduan, eskola inguratzen duten zuhaitzen fruituak erabiltzen genituen (Argazkietan agertzen dira).
IMG_0103


Horretaz gain, Maiatza eta Ekainean, egurialdi ona egiten zuenean, puxikak urez betetzen genituen, ur-borrokak egiteko; blai-eginda bukatzen genuen....
41251191_04619027aa_o

Oharra: Hauekin jolasterakoan kontu handiz ibili behar da; begietan emanez gero zauri larriak eragin ahal ditugulako. Horregatik, gomendagarriena pote hutsei apuntazea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario