martes, 1 de diciembre de 2009

Mahai futbola

Urte ugari igaro dira jolas bitxi honetara jolastu genuen azkenetik. Gaur egungo umeak jolasa aipatzen ere ez ditut entzun inoiz, baina egia esanda, primeran pasatzen genuen etxeko alfonbran edo portalean jolas honekin umeak gineneko arratsalde euritsuetan.
Oso erraza da jolasten ikastea eta material aldetik ez da askorik behar.

-Espazioa:

Ez da leku askorik behar eta zorua ia edozein motakoa izan daiteke. Hori bai, belauniko edo jesarrita jolastu behar dugunez, garbi egon beharko du.

Miniaturazko futbol zelai bat egin behar da, dibidez, etxeko alfonbra karraturen bat erabilita. Bertan bi ate egin behar dira, eskubaloi edo futbol zelai baten bezala.













-Materiala:

3 harri, kanika, txapa, taba, paper bola, tapoi... besterik ez dira behar. Ia edozer gauzarekin jolas daiteke, baina aukeratzen ditugun 3 pieza horien arabera, zailtasuna handiagoa izan daiteke.

Gainera, materiala aukeratzerakoan zorua nolakoa den kontuan hartu beharko dugu. Esate baterako, kanikekin alfonbran ondo jolastuko genuke, baina zoru gogor eta lau baten alde egingo lukete jolasean zehar. Horrelako toki baten jolasteko, txapak, tabak, harriak... aproposagoak dira.

- Nola jolasten da?:

Nahiz eta bi partaide baino gehiagok parte har dezaketen, errezago uler dezazuen, bat baten aurkako partida azalduko dizuegu.

Txandaka jolasten da. Lehenengo jokalariak piezak zelaian botako ditu dadoak balira bezala. Orduan, atzerago dagoen pieza aurrerago dauden bien artean pasatu beharko du kolpetxo batekin. Beti pasatu behar da atzerago dagoen pieza beste bien artean bietako bat ere ikutu gabe eta zelaitik atera gabe. Prozesua gola sartu arte edo jokalariak txarra egin arte egiten da eta gero hurrengo jokalariaren txanda izango da.












Orain badakizue nola jolasten den. Partida noiz amaitzen den zuek erabaki beharko duzue. ANIMATU ETA FROGATU!!!

Zuen iruzkinak espero ditugu!! ;)

No hay comentarios:

Publicar un comentario